XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Taldeka edo indibidualki zenbait edifizioren ormak, leihoak, ateak, teilategalak, dekoratuak, e.a. behatu, komentatu eta aztertu, eta estetika konparatuzko azterketa bat egin.
- Horretarako marrazkiak, argazkiak, histori lanak, e.a. erabili.
- Historian zehar gure
- Gai nagusitzat baserria hartu eta euskal edifizioaren azterketa bat egin.
- Inguruko baserriak bisitatu eta gai honi buruzko mota guzietako irudiak erabili.
1.3. Plastika beste zenbait expresakerekin erlazionatu.1.3.1. Plastika eta musika erlazionatu.
- Gai eta estilo musikal ezberdinen entzunaldiak egin gai plastikoetarantz motibatzeko, hitzegite bidezko deskribapenak aberasteko, e.a.
- Burutzapen plastiko konkretu batek eskatzen dituen soinu eta zarata ezberdinak deskribatu, sortu eta aurkitu.
- Gai eta estilo musikal ezberdinen entzunaldiak egin, marrazkien, pinturen, irudien, diapositiben, ... bisualizazioa osatzeko, aberasteko eta laguntzeko.
- Gai musikal baten erritmoa edo melodia lerroaren bidez interpretatu,
- Zenbait perkusiozko instrumentuk sortutako soinua puntuarekin erlazionatu.
- Konposizio musikal konkretu baten erritmoa puntuaren bidez interpretatu.
- Zeinu edo nota musikalez baliatu zenbait konposizio plastiko egiteko.
- Irudi-bisualizazioak eragindako musika-entzunaldiak egin.
Aipatutako burutzapenei musika jarri.
- Telebistako musika-saioak komentatu eta konparatu, gaurregun imajinak eta musikak daukaten erlazioa aztertuz.
- Musikako klasean egindako entzunaldiei irudiak egokitzeko moduei buruzko projektuak eztabaidatu.
Irudimotak, erabili beharko liratekeen teknikak, (diapositibak, argi-jokoak, dekoratuak, giropenak...) e.a. aztertu.